Etxeko kontsumorako ongarriak ez dira ongarri kimikoen erabilerearen arautegi barrian sartzen

2030erako Europar Batasunean pestiziden erabilerea %50 murriztea proposatu dau EBk

Baserritarrek lursail handietan ongarriak erabilteko plangintza bat aurkeztu beharko dabe

Ongarriekin lan egiten / Bizkaia Irratia

Iazko abenduan, nekazal lurrak ongarriztatzeko arauen ganeko errege dekretua argitaratu zan. Honek barrikuntza garrantzitsuak dakarz. Halan da be, etxeko kontsumorako ongarriak ez dira ongarri kimikoen erabilerearen arautegi barrian sartzen. Horrela azaldu deusku Imanol Arrietak, ENBA sindikatukoko aholkularitza zerbitzuko kideak.  Gernikako San Isidro Kooperatiban, ongarrien salmenta handia daukie, baina bertako kide batek esan deuskunez, salmenta gero eta txikiagoa da. Gainera, prezioek nabarmen egin dabe gora eta jendeak gero eta gehiago egiten dau ekologikoaren alde.

Europar Batasuna

Honekin lotuta, 2030erako Europar Batasunean pestiziden erabilera % 50 murriztera behartzea proponidu dau EBk. Estatu kideek beren murrizketa-helburu nazinonalak ezarriko dabez, EB mailako helburuak lortzen dirala bermatzeko parametroen barruan. Gainera, izurriteen kontrolari buruzko arau barriak planteetan dauz, nekazari guztiek eta beste erabiltzaile profesinonal batzuek izurrien maneju integradua egitea bermatuko dabenak.

Neurri horien barruan sartzen da, halaber, nekazariek eta beste erabiltzaile profesinonal batzuek erregistroak nahitaez mantenidutea. Gainera, estadu kideek arau espezifikoak ezarri beharko dabez laboreetarako, eta pestizida kimikoen ordez erabili beharreko alternatibak identifikau beharko dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular