Hamahiru kanta batu ditu Aburruzagak 'Bask' diskoan

Durangoko Azokako musikarien mahaian egongo da egunotan Xabi Aburruzaga

‘Bask’, Xabi Aburruzagaren disko landuena

Xehetasunez betetako diskoa atara dau Xabi Aburruzagak, Bask. Bertoko sustraiak daukazan musikea, baina munduan zehar be bagaroaz lan honegaz Aburruzagak. Berba jokoa be egin dau izenburuan, izenak euskal ikutua emoten deutsalako, baina ingelesezko to bask-ek gozatu esan gura dauelako. Berak asko gozatu dau diskoa egiten eta entzuten danok gauza bera egitea gura dau.

2021etik hona estudioko diskorik atara barik egon da Aburruzaga, eta dino hau bere lanik osotuena eta landuena dala. Hamahiru kanta horreetan laguntzaileak be euki ditu: Kalakan, Mikel Markez, Thais Morrell brasildarra, Jose Urrejola, Xabier Zeberio, Xabier Diaz eta abar. Letrak idazten, Iñaki Aurrekoetxea eta Xabi Paya. 

Bere ohiko taldekideekin grabatu dau eta eurekin ibiliko da zuzenekoetan be. Bateria barik grabatutako diskoa da, baina perkusino ugari erabili dabe. Umorea eta gai serioak batzen dira kantetan, tartean, Palestinari eskainitako bat dago.

Durangoko azokan egongo da egunotan Xabi Aburruzaga, musikarien mahaian, eta zuzeneko lehenengo kontzertua Gasteizen emongo dau, Aitzina Folk jaialdian, abenduaren 28an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00