Basoa 2025 topaketa antimilitarista aurrera eroan dabe Artean. Topaketa Alternativa Antimilitarista-MOC mobimenduak antolatu dau. Ander Eiguren Bilboko Talde Antimilitaristako kideak azaldu deuskunez, txoko desbardinetatik heldutako jentea alkartu da Basoa-Defendatzaileen Etxea espazioan. Eigurenek leku sinbolikotzat jo dau: “Leku aproposa da, errealidadez beterikoa”.
Topaketak gaurko testuinguru militarizatuan dauka jatorria. Momentu honetan, gastu militarrak gora egin dau, herrialde asko berrarmatu dira eta mugaldeak be militarizatu. Topaketa amaitu eta berehala, asanblada irekia egin dabe, ateratako ondorioen inguruan hausnartzeko asmoz. Mobimendu antimilitaristak uste dau, tamalez, gerra oso normalizatuta dagoala gaur egun mundu osoan zehar.
