Joan dan urteko arrakastearen ondoren, Sukarrietako BBK Klimak bigarren uda jarraian herritarrei irekiko deutsez igerilekuetarako ateak, baita ondoko ur-jokoak eta kirol guneak be. Modu berean, espazioari balio erantsi bat emongo jako, Urdaibain ingurumen-kontzientzia daukan parkeko instalazinoetan eskaintzen dan esperientzia handituz. Sarrerak hiru motatakoak dira: 18 urtetik 64 urtekoentzat 4€-koa; umeena 3€ eta 0-tik urte 2-ra bitarteko sarrerea doakoa izango da. Ordutegiak tarteak izango dauz eta aurretik sarrerak eskuratzea aholkatzen dabe. Nere Telletxea, BBK Klimako kideak kontau deuskuz zehaztapen guztiak.