
+Industry Workinn Talent Hub azokan 800 enpresa baino gehiago batuko dira gaur, bihar eta etzi BECen. Industriaren eta talentuaren arteko konexinoa egin gura dabe, eta aukerakoa izan leike lan barik dagozanentzat, arlo honetan lanpostua aldatu gura dabenentzat edota ikasten dabilzanentzat, enpresok zertan dabilzan eta lan zelan egiten daben ikusi eta ikasteko. Mario Goffard BEC-eko Merkataritza eta Marketin zuzendaria alkarrizketau dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.
Smart Manufacturing arloan Espainiako Estaduko topaketa handiena izango da. Sei sektoretan egingo dabe azokea, Addited, BeDigital, Maintennae, Pums and Vives, Azpikontratazinoa eta weAr, besteak beste. Horrez gain, Inspire izeneko gunea eukiko dabe, interakazinorako ingurua.