
Begoña Anakabe Ondarrun jaio eta hezi zan, baina euskal herritar askok modura, Boisegaz lotura estua izan dau beti. Bere amamaren ahizta bi eta anaia bat Idahora joan ziran bizi hobe baten bila. Begoñak ingeleseko irakaslea izateko magisteritza ikasi eban eta ingelesa praktiketako asmoagaz, Boiseko bere izebaren etxera joan zan. Ordutik aurrera, ezkon bidaia barne, 9 biderrez egon da bertan Begoña. 2020an pandemiagaitik jaialdia bertan behera gelditu eta gero, 10 urteren ondoren, Jaialdi 2025era joan da bere senarragaz batera. Berarekin berba egiteko aukera euki dogu.