Begoña Enbeita Muxikako alkateak uste dau udalerriaren erronka nagusia mugikortasuna dala

Udalerri zabala da Muxika, Gorozika eta Ibarruri herriguneak eta auzo asko barruan dituala

Begoña Enbeita: “Muxikan, erronka nagusia mugikortasuna da”

Begoña Enbeita Muxikako alkatea / Bizkaia Irratia

Muxika udalerri zabala da, 50 kilometro koadroko azalerea dauka. Hiru herri eta auzo asko dirala esan deusku Begoña Enbeita alkateak. Gorozika eta Ibarruri udalerri izan joan dan mendi erdira arte. Ugarte izan dau erdigunea Muxikak, baina erdigune hori Kurtzerorantz joan da apurka. Gaur egun, udaletxea Ugarten dago, baina Kurtzerora eroatekotan dabilz. Zubieta Errotara hain zuzen. Horixe da egitasmo nagusietariko bat. Orain, Zubieta Errotan, udal liburtegia dago. Etorkizunean udaletxea bertan egin nahi leukie. Hantxe dagoz errepide nagusia, tren eta autobus geltokiak, botikea, eskolea, taberna bi… Muxikaren erdigunea bihurtzen dago apurka.

Muxika udalerri bizia dala esan deusku alkateak. Kultura arloan Emakumeen Antzerki Taldea, Dantza Taldea (Ibarrurin), Garriko Bertso Eskolea. Urtean zehar ekitaldi ugari eratzen ditue. Asko, auzoetako jaietan. Udalerri zabala izanik, mugikortasuna dabe erronkarik nagusienetarikoa. Herriguneak eta auzoak lotzea da helburu nagusia. Horretarako, bidegorri batzuk egin ditue, eta beste batzuk egitekotan dabilz. Ugartetik Kurtzerorakoa, esate baterako, eginda dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular