Mundakak etxebizitza turistikoen lizentzien kautelazko etetea iragarri dau. Urtebetez horrela jardutea erabagi dabe udaleko talde politiko guztiek. Neurria aho batez hartu da. Mundaka, 2.000 biztanle inguruko udalerria da. Udal bilkuran ordekari politikoek azpimarratu dabenez orain arte etxebizitza turistikoetarako emondako baimenek ondorio larriak izan dabezala herritarrengan. Besteak beste, etxebizitzen prezioak gora egin dau. Orain onartutako etetea HAPOaren aldaketaren barruan sartuko dabe. Lan batzorde bat be sortuko dabe, Hirigintza eta Ingurumen arloko hiru zinegotzien ordezkaritzeagaz.
Mundakak, gaur egun, 82 etxebizitza ditu VT kartela eskegita eta honek 1.866 biztanleko herri batentzat larregi dala esan deusku Begoña Erraztik Goizeko Izarretan irratsaioko tertulian. Begoña Errazti politikari ohiak urteak daroaz Mundakan biziten eta etxebizitza turistikoen arazoak gainezka egin dauela esan dau. “Ez dago herrian bizitzerik, herriko gazteak ezin dira Mundakan bizi, etxe bila beste herri batzutara jo behar dabe” azaldu dau Erraztik.