Juan Mari Uriarte Elkartea martxan ipini dabe

Donostiako eta Zamorako gotzain eta Bilboko gotzain laguntzaile izan zanaren pentsamendua zabaldu eta ezagutzera emon gura dabe

Begoña Martinez: “Juan Mari Uriartek material asko itxi eban eta argitaratu behar dala pentsau dogu”

Begoña Martinez, Juan Mari Uriarte Elkarteko kidea / Bizkaia Irratia

Juan Mari Uriarte Elkartea martxan ipinteko lehenengo pausoak emoten hasi dira, Donostiako eta Zamorako gotzain eta Bilboko gotzain laguntzaile izan zanaren figurea ardatz moduan hartuta. Begoña Martinez alkarteko kideak alkartea eratzeko ideia zelan sortu zan azaldu deusku: “Juan Mari Uriartek material asko itxi eban eta argitaratu behar dala pentsau dogu. Ideia horren inguruan eratu dogu taldea”. Helburua Uriarteren pentsamendua zabaldu eta ezagutzera emotea da, eta Hego Euskal Herriko ekonomia zein gizarte gaietan kristau proposamenak zabaltzea. Memoria, hausnarketa eta alkarrizketa espazio izan gura dau alkarteak.

Sustapen batzordean jente ugari dago: Andoni Gerrikaetxebarria bikario nagusi ohia, Jose Antonio Fernandez Lombera historiagilea, Pili Gonzalez bere laguntzailea, Juan Manuel Sinde Arizmendiarreta Kristau Fundazioko presidentea eta gizarte, kultura edo politika arloko jente ezaguna. Alkarteak jarduera ezbardinak egingo ditu bere pentsamendua zabaltzeko: “Asmoa hilabete guztietan zeozer argitaratzea da. Presente egon gura dogu”. Kontuak kontu, makina bat bizipen izan ebazan Uriartek bere ibilbide luzean zehar. Esaterako, bake alkarrizketetan be hartu eban parte ETAren une gogorretan. Bakegilea zan bera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00