Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu deuskunez, Hezkuntza sailak aspalditik daukaz eginda etxeko lanak Eibarko haurreskolen kontuan, baina udalak ez ditu egin berarenak. Beraz, gai horretaz udalari galdetu behar jakola esan deusku. Pedrosaren esanetan, haurreskoletan Jaurlaritzak ardura batzuk eukiten ditu eta udalak beste batzuk. Hezkuntza sailak bere gain hartzen dituanak langileria, estrategia, kalidadeko zerbitzua eskaintzea, langileen formzinoa eta abar ei dira. Bestalde, inbertsinoa egitea udalen esku geratzen. Eibarko kasuan Jaurlaritzak aspalditik ei daukaz eginda etxeko lanak, baina udalak ez ditu amaitu inbertsinoak. Beraz, haurreskolek itxita jarraitzearen ardurea udalarena ei da eta azalpenak eurei eskatu behar ei jakez. Hezkuntza sailburuak esan deuskunez, ulertzen dabe familien ezinegona eta euren ondoan dagoz, eegoerea bideratzeko ahaleginetan. Atzo arratsaldean bertan egin ei eban berba Eibarko alkateagaz, eta ahalik berak azalpenak ahalik eta ariñen emotea itxaroten dau.
Txurdinaga Behekoa zabalik
Txurdinaga Behekoa institutuak zabalik jarraituko dauela azaldu deusku sailburuak, DBHo ikasleak bertan geratuko dirala, baina matrikulazinoa oso bajua dala. Batxillerreko ikasleei dagokienez, Bertendonara eta Ibarrekolandara joango dira, eta gaur egungo ereduak bermtuko dira. A ereduan ikasi gura dabenak Bertendonan egongo dira eta D-koak Ibarrekolandan.
Larrañazubiri dagokionez, asteon egon ei dira gurasoen ordezkariekin batzartuta azalpeoak emoteko. Bileran egoerea ulertu ebela esan deusku sailburuak, nazhi eta orain Arertekoarengana joteko asmoa agertu daben. Gobernuari gauzak ondo egitea dagokiola gaineratu dau, eta gelatan hain ume gitxi egonda ez dala kalidadeko heziketarik eskaintzen.
Matrikulazinoaren beherakadea
Derrigorreko hezkuntzan %6 inguruko beherakadea egongo ei da, behin-betiko datuen faltan. Aurrikuspena %5ekoa bazan be, matrikulazino aldiko datuak aztertu ondoren apurren bat handiagoa izango ei da epaltze hori, puntu bat handiagoa. Dana dala, ondino datuak aztertzen ei dabilz eta garrantzitsuak izango ei dira erabagi egokiak harTzeko.
Eskola Bikaina Denontzat forotik eragile ezbardinek alde izanaren gainean, arazorik ez dagoala eta azalpenak alde dabenek emon beharko dituela azaldu dau Pedrosak Mahaia bere lana egiten dabilela, eragile ugarik osoatzen dabela eta eskertu egin deutse egiten dabilzan beharra. Laster proiektu zehatzak aztertzen hasiko dira.
Adimen digitala hezkuntzan
Astelehenean aurkeztuko dabe BECen “Adimen digitala hezkuntzan”, euskal hezkuntza sistemarako begirada barria digitalizazino gaietarako. Ikastetxeetako arduradunekin batera egindako estrategia hau zentro guzti-guztietako etapetako zuzendariei aurkeztuko deutse. Irakasleei formazinoa eskaintzen jarraitzeaz gain, gai ugari landuko dabe: ikasleei egiaren eta guzurraren artean bereizten irakastea, gizarte sareen erabilera egokia, Adimen Artifizialaren aldaketak...
