Aldaika, ADSIS eta Elkarrekin Koop. Familia Laguna proiektua bultzatzen dabilz

Bizkaian Arangoitiko eskola aintzindaria izan da eta 16 familia batu dira proiektura

Begoña Presilla: “Jatorri desbardineko familiak harremanetan jarteko proiektua hasi dogu”

Begoña Presilla (Aldaika alkartea) / Bizkaia Irratia

Eskoletan eta eskoletatik kanpo jatorri desbardineko familiak harremantzeko proiektua martxan jarri da Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat ikastetxetan. Bizkaian Aldaika alkartea dabil hauspoari eragiten eta Familia Laguna programak hazten jarraitzen dau. Gipuzkoan 10 urteko ibilbidea egin dau, Bizkaira heldu barri da eta dagoeneko Bilbon Arangoitiko eta San Inazioko eskoletan garantzen dabil. Aldaika alkarteko Begoña Presilla euki dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.

Familia Laguna programeari esker, jatorri diferenteko familiei laguntzen deutse eskoletan eta ikastetxe bakotxaren beharretara egokitzen dabela esan deusku Begoña Presillak. “Parte hartu gura daben familia boluntarioen artean bikoteak sortzen doguz eta euren harremana garantzeko formazinoa emoten deutsegu. Gela bereko familia ezbardinak bikoteka batuta alkar ezagutzen dabe eta gero berbarako topaketa gastronomikoak egiten dabez” azaldu deusku Begoñak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00