Durangon martiaren 31ko bonbardaketetan izan ziran biktimak zenbatu eta izen-abizenak ipini deutsiez.
Hiru urtetan zehar Gerediaga eta Durango 1936 alkarteek biktima bakotxaren identifikazinorako lana egin dabe. Bi helburu euki dauz lanak. Alde batetik, Durangoko bonbardaketako biktima kopuruaren barrikuspen zehatza egitea eta bestetik, euren identifikazinoa egitea. Abiapuntutzat Jon Irazabal historialariak 2001ean argitaratutako liburua eta Eusko Jaurlaritzak 1937an kaleratutako bonbardaketako biktimen txostena hartu dabez, baina Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kideak argitu deuskunez sasoi horretan zenbaketa egitea ez zan erraza izan eta ez zan ondo egin.
Biktima askoren identifikazinoa txarto egin zan, izen-abizenak txarto jarri eutsiezan askori eta errepikatutako biktimak be egozan. Ikerketan baieztatu ahal izan dabenez, biktima kopurua gitxienez 213koa izan da. Horreen artean, hondino baina, 13 pertsonak identifikatu barik jarraitzen dabe. Biktima kopuruan eta identifikazinoan lanean badabilz be, bonbardaketaren helburua zein izan zan argi dago.