
Bermeon Udalak, herria eremu tentsionatua izendatzeko izapideak hasi dauz. Uri antolamendurako plan orokorrean aldaketa puntual bat egiteko prozedureari ekin deutse, etxebizitza turistikoen erabilerea arautzeko. Nadia Nemeh Somaly Bermeoko alkateak esan deuskunez, lehentasuna da eurentzat etxebizitzaren gaia. Alokairuaren prezioak eragin dau kezka Bermeon. Aspaldion, gorantz egin dau. Etxebizitza legeak ezarritako %19,6ko muga gainditu egin da eta horrek ahalbidetzen dau herria eremu tentsionatu izendatzeko prozedureagaz hastea. Esan behar, etxebizitza turistikoen kopuruak nabarmen egin dauala gorantz Bermeon. Bizkaian, Bilboren ostean, bertan dago mota honetako etxe gehien.
Batzarrak udagoienean
Bermeon, HAPO edo hiri antolamenduko plan orokorraren aldaketak egiteko asmoa daukie. Aldaketak egin aurretik, udagoienean, parte hartze prozesu bat hasiko da eta hiru saioa izango dira. Urigintza eredu iraunkorrago eta orekatuago bat lortzea litzateke helburua. Nadia Nemeh Somaly alkateak azpimarratu dauanez ezin da ahaztu, etxebizitzarena, eskubide bat dala. Erakundeetatik erantzun bat emon behar dala gaineratu dau.