Abuztuaren 4tik 8ra bitartean, 5 kontzertu programau dira

Endika Etxebarria: "Musika Astearen jarraipena ikaragarria da, benetan"

Bermeoko Musika Astearen 40. edizinoa, aniztasunari eta kalidadeari eutsiz

Miren Gabantxo eta Endika Etxebarria zinegotziak, eta Nadia Nemeh Shomaly alkatea / Bizkaia Irratia

Bermeoko Nazinoarteko Musika Asteak 40. edizinoa ospatzen dau aurten. Lau hamarkadako ibilbidean, jaialdi honek kalidadezko musika eskaintza zabal bat eskaini dau, bai tokiko zein nazinoarteko artisten eskutik. Bermeoko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauan programarik zaharrena eta sustraituena da Musika Astea. Endika Etxebarria Kultura zinegotziak nabarmendu dauanez, “mimo handiz prestatzen dan ekitaldi bat da, urtez urte, eta herritarrek erakusten daben jarraipena ikaragarria da”.

Bermeoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz eta Oizmendi Telebistaren laguntzeagaz, antolatzen dau Musika Astea. Aurtengo edizinoa abuztuaren 4tik 78ra bitartean ospatuko da, eta bost kontzertu eskainiko dira. Duo Boreal, Duo Nakté, Iñar Sastre, Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Kanbalatxek osotuten dabe aurtengo kartela.  Astelehenetik eguenera bitartean, kontzertuak Santa Maria elizan izango dira, 20:00etan. Eta barikuko azken saioa, Bermeoko Kafe Antzokian egingo da. Kontzertu hori bakarrik izango da ordaindu beharrekoa (5€). Gainontzeko guztiak doakoak dira.

Urdaibaiko Organoen Zikloa

Urremendi Landa Garapenak eta Bermeoko Udalak antolatuta, eta Musika Asteari amaiera borobila emoteko, abuztuaren 10ean (20:00etan) Urdaibaiko Organoen barruko kontzertua hartuko dau Santa Maria elizak. Mikel Ansola organojoleak eta Aritz Labrador txistulariak hartuko dabe parte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00