Domekara bitartean itsasoko giroa eta euskerea nagusi Bermeon

Itsasoagaz lotutako emakumeak omendu dabez Hegaluze sariagaz

Bermeoko XXXI. Arrain Azoka hasi da

Bermeoko Arrain Azoka / Bizkaia Irratia

Gaur eguerdian emon jako hasierea Bermeoko XXXI. Arrain Azokari. Domekara bitartean adin eta gustu guztientzako ekitaldiak izango dira. Inaugurazino ekitaldian, erakunde desbardinetako ordezkariak izan dira, Eusko Jaurlaritza edo Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak. Hegaluze Saria emon da ekitaldian. Itsasoagaz loturea dauken emakumeak omendu dabez sari honen bitartez. Añak, armadoreak, neskatilak, sareginak, sare fabrika, kontserbetako langileak, arrain sailtzaileak edo Nautikako irakasleak izan dira saria jaso daben emakumeetariko batzuk.

Euskaraldiagaz bat

Aurten, Euskaldiagaz bat egiten dau Bermeoko Arrain azokeak. Itsas giroz eta euskeraz blai ibili ahal izateko erea dago gaurtik domekara bitartean. Musikea, kirola, folklorea eta gastronomia izango dira nagusi. Fanfarreak, erraldoiak, trikitilariak eta txistulariak ibiliko dira kalez-kale. Estropadak, pilota eta zesta partiduak be izango dira kirol arloan. Lameran, Alkartasun Gunea be jarri da. Marmitakoa eta hegaluze errea eskeiniko dira bertan. Bildutako dirua Bermeoko 6-12 urte arteko umeen tratamendu berezietara bideratuko da. Gurutze Gorria be izango da hiru egunetan Lameran drogomenpekotasunaren ganeko informazinoa emoten. Puntu Morea, barriz, Portuzarrean jarri da.

Bizkaia Irratia Bermeon

Bizkaia Irratia Bermeoko Arrain Azokaren hasiera ekitaldian izan da. Ramon Basaldua lankideak, batetik, Ixone Soroagaz egin dau berba, Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariagaz. Iñaki Garrogaz be izan da. Gaztetxu Tailerrak-eko kidea da bera. Silenis enpreseagaz batera, motor elektrikoak egiten hasi dira tximinoietan joaten diran ontzientzat. Maitane Leizaolak, Bermeo Tuna World Capital-eko ordezkariak, tunidoen arrantzan jasangarritasunaren alde egiten ari diran ahaleginaren garrantzia azpimarratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00