Think Big EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea helburu dauan enpresa-ideien lehiaketea da. Holan , ikasleak komertzialki bideragarriak diran zerbitzu eta produktuak garatzeko asmoagaz euren ezagutza eta espeirientzia profesionalak balorean jarten animetan dira.
Bigarren saria, 1.500 eurokoa, Mikel Fernandez,Asier Gamarra eta Iciar Yepesek egindako Beta Mentor proiektuarentzat izan da. Eskalada-ibilbideak sortu eta gauzatzeko laguntza-sistema bat da, eskalatzaileak aurrez zehaztutako ibilbide baten bidez gidatzeko aukerea emoten dauena. Motor bik orientautako laser puntudun batek jarraitu beharreko bidea marrazten dau, programak gauzatzeko kalkulu bektorial bateri esker. Gaur hiru protagonistak proiektuaren barri emoten Lau Haizetara saioan izan dira.