'Bidutzi' obraren sorkuntza-prozesuak urtebete iraun dau

Benetan Be antzerki taldearen azken lana da

‘Bidutzi’ antzezlanaren estreinaldia Sopelako Kurtzio Kultur Etxean

Benetan be teatroa / Bizkaia Irratia

Benetan Be Teatroak Bidutzi antzezlan barria aurkeztuko dau domekan Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Proiektuaren sorkuntza-prozesuak urtebete inguru iraun dau, eta ikerketa, idazketa eta talde-sorkuntza buztartu ditue. Ikuskizunak ipuin klasikoen egiturea dau oinarri, eta abentura, umorea eta alderdi bisuala buztartzen ditu, umeei zein helduei zuzendutako proposamen baten.

Istorioaren protagonista Bidutzi txikia da, eta Inauteri gauean, kaleak munstroz eta mozorroz beteta dagozala, bere erronka gainditu beharko dau. Bidean, beste pertsonaia batzuekaz batera, abentura komiko bat biziko dau. Hiru aktorek hartzen dabe parte ikuskizunean; zuzeneko abestiak eta banda originala be badagoz. Sopelan estreinau ostean, hainbat herritan eskainiko dabe Bidutzi lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00