Bilbao Jai Alai Iron Cup txapelketako finalak jokatuko dira gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Bilboko Deportivo pelotalekuan. Emakumezkoetan, Elaia-Ihart bikoteak Erika-Frida bikoteari aurre egingo deutso. Gizonezkoetan, aldiz, Erkiaga-Ibarluzea eta Urrutia-Del Rio bikoteak izango dira aurrez aurre.
Aritz Erkiaga Ispasterko pelotariagaz egin dogu berba finalaren atarian. Aritz Erkiagak sekulako denboraldia burutu dau orain arte. Izan be, jokoan egon diran txapelketa guztiak irabazi ditu. Halanda be, Ibarluzeagaz batera, partidu bat galdu dau Iron Cupean, Laduche eta Manciren aurka.
Urrutiak eta Del Riok, aldiz, ezusteko bat baino gehiago emon dabe Iron Cupean. Izan be, aurretiazko kanporaketa jokatzetik datorren bikotea da aitatutakoa. Edozelan be, partiduz partidu finalera heldu dira. Beraz, euren balentriari txapela bategaz buruan emon gura deutsie amaiera.