Deustu aldeko Prest aldizkaria eta Bilboko Uriola agerkari digitala urte amaieran zarratuko ditue, arrazoi ekonomikoen ondorioz. BLB kooperatibako Jon Intxarraugarragak azaldu deuskunez, krisi ekonomikoek eragina izan dabe. Prest-ek hasieran diru sarrera propio gehiago ei eukan, baina krisialdiekin gitxiagotu egin ziran. Azken urteetan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jauralaritzak euron eskariak entzun eta dirulaguntzak handitu ei ditue. Bilboko Udalak gehiago egin behar ebala uste dabe. Horrez gain, hedabideok ezin izan ei ditue diru sarrera propioak handitu, publizidadeak behera egin dauelako. Gainera BLBn be ez ei dabe lortu bazkide gehiago erakartea, Abante bakar-bakarrik. Prest-en kasuan kostuak be handiagoak dira, papera asko garestitu dalako eta inpresino gastuak be badagozalako. Ziurbakotasun egoera honetan lantalde finkoari eustea be asko kostaten izan da eta aldaketa ugari egon da hedabide bietan.
Azkanean be hedabide biok zarratzea erabagi dabe, nahiz eta jakin euskerearentzat galtzea izango dala Bilbon. Urtarrilaren 16an agur jaia egingo dabe Deustun. Momentuz zer egin pentsetan dabilz.
