40 jarduera baino gehiago eskainiko dauz

Programearen barruan zinema emonaldiak, laburmetraiak, topaketak eta kultur ekitaldiak izango dira

Bilbon martxan Zinegoak jaialdia

Zinegoak / Bizkaia Irratia

Bilbon hasita dago  Zinegoak jaialdiaren beste edizino bat, eta hurrengo egunetan 40 jarduera baino gehiago eskainiko dira. Programearen barruan zinema emonaldiak, laburmetraiak, topaketak eta kultur ekitaldiak izango dira, publiko anitzari zuzenduta.

Maren Zubeldia Zinegoakeko laburmetrai programatzaileak azaldu dauenez, aurtengo barrikuntzen artean gazteentzako programa berezi bat eta nazinoarteko konbidauak nabarmentzen dira. Jaialdiak mundu osoko filmak eta ikuspegi desbardinak bilduko dauz, aniztasuna eta komunidadea sustatzeko helburuagaz.

Antolatzaileen arabera, Zinegoak kulturearen eta LGTBIQ+ komunidadearen erreferente bihurtu da Euskal Herrian. Gainera, jaialdiaren jarduerak Bilbotik harago eramateko ahalegina egiten dabilz, herri askotara ailegatuz eta publikoaren erantzun oso ona jasoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00