Segurtasun sailburuaren esanetan, ertzainen erreakzinoa arau-hausteak dagozanean egoten da

Aurtengo delitu kopurua igazko antzekoa da

Bingen Zupiria: “Gehiegikeririk balego, salatu eta ikertu egin behar da”

Protesta ekitaldietan egiten diran ertzaintzaren gehiegikeri salaketak dirala eta, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak esan deusku, holakorik balego, salatu eta ikertu egin behar dala. Baina batzuenak entzunda emoten dauela, istiluak Ertzaintzak erreakzionetan dauenean hasten dirala. Hori holan ez dala azaldu deusku Zupiriak, ertzainek arau-hausteen aurrean erantzuten dabela. “Gazatik Mundura” alkarteak egindako salaketaren gainean, zera esan deusku, alkarte horrek komunikautako agerraldia egin ebala, baina arazoak tranbiaren bidea eten ebenean hasi zirala, han jentea etzunda. Hori komunikatu bako jarduerea izan zala, alkarbizitzea arriskuan ipiniz, eta horregaitik esku hartu ebala Ertzaintzak. Errelatoaren burrukea dagoala, baina gauzak diran moduan kontau behar dirala.

Ondarroako udaltzaingoan egindako pintadak dirala-eta, Zupiriak gaitzetsi egin ditu holako jarduerak. Udalak jokabide edo gertaera iraingarritzat jo izana nabarmedu dau, bere langileak defendiduz. Zera gaineratu dau, herri langile guztiak babestu behar dirala. 

Ertzain kopuruari dgokionez, gaur egun 7.200 inguru dagoz eta helburua da apurka-apurka plantila hori handitzea, 8.000ra ailegatuz. Gaur bertan horren gaineko azlapenak emotekoa da Zupiria Eusko Legebiltzarrean.

Delitu kopuruari dagokonez, aurton igaz beste izan ei dira gitxi gorabehera, nahiz eta segurtasun ezaren pertzepzinoa handitu egin dan gizartean. Zupiriak azaldu deusku Basque Segurtasun Foroetan ikusten dabela pertzepzino hori handiagoa dala uriburu edo uri handietan, ertain eta txikietan baino. Gaur bertan Debagoienako Segurtasun Foroa egingo dabe Bergaran.

Delitugileen jatorriaren gaineko informazinoari dagokionez, askotan zelako delituak egiten diran ulertzen laguntzen deuskuela, eta errealidade batzuk agirian itxi. Atxiloketen eguneroko prentsa oharrek erakusten ei dabe euretariko asko espainiar nazionalidadekoak dirala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00