
Mundukide fundazinoak antolatuta, Kolonbiako hiru emakume birziklatzaile dagoz egunotan Euskal Herria bisitetan. Birziklapenaren eta ekonomia zirkularraren ganeko esperientziak ezagutzeko aukerea eskeini deutse Yined Mendoza, Jenny Chachinoy eta Alexandra Uni Roserori. Mundukideko Unax Zabalak azaldu deusku, kalean birziklatzen daben emakumeak direla. Kolonbian lan hau egiten daben gehienak emakumeak dira eta babes publikoa daukie. Arsoc izeneko taldeko kideak dira hirurak.
Hemengo esperientziaren barri jaso
Bidaia honen helburua, erreferentziak bilatzea izango litzateke. Astebeteko egonaldia egingo dabe hiru emakume kolonbiarrek gurean. Bitarte horretan, besteak beste, Mungian dagoen Koopera zentrua bisitauko dabe. Mankomunidadeetako ordezkariakaz batzartzeko asmoa be badabe. Ideiak hartu nahi dabez ondoren euren herrialdean apliketako.