Urterik urte aldatzen dabe jaialdiaren egitaraua

Etxerik bakoen eta bazterketa egoeran dagozanen errealidadea erakusteko jaialdia Bizkaia Aretoan egingo da

Bizitegik antolatutako Homeless Film Festival gaur eta bihar Bilbon

Ibarrekolanda institutuko ikasleak / Bizitegi Alkartea

Etxerik barik eta bazterketa egoeran bizi diranen errealidadea erakusteko Homeless Film Festival jaialdia egingo da Bilbon bihar eta etzi.
Bizitegik antolatzen dauan jaialdi honen zazpigarren edizinoa da aurtengoa. Gizarte bazterketa sufritzen daben pertsonen alde lan egiten dauan alkartea da Bizitegi. Lankidetzan antolatzen dabe Homeless Film Festival jaialdia. BBK, Santurzine jaialdia, EHU, Deustuko Unibertsidadea eta Bizkaiko hainbat ikastetxegaz batera antolatzen dabe. EHUtik, Miren Gabantxok, gizarte zientzia eta komunikazinoaren fakultadeko doktoreak esan deusku gorputza hartzen doan jaialdia dala honakoa.
Alkarlana be bada jaialdi honen ardatz, hainbaten artean antolatzen dabelako. Argi daukie, ikus-entzunezkoek zein arte eszenikoek asko laguntzen dabela bazterketa egoeran dagozanen egunerokoa ikusteko.

Urtez urte jaialdi desbardina

Aurtengo jaialdian besteak beste, 2021.ko Goya eta Oscar sarietann aurreaukeratua izan zan Susan Bejarren “Distancias” film laburra eskeiniko da. Gabantxok azaldu dauanez, urterik urte jaialdi desbardina izaten da honakoa. Ikastetxe desbardinetako ikasleen lanak urterik urtera desbardinak izaten dira.
Esan dogunez, ikastetxe ugari dagoz Homeless Film Festivala antolatzen. Bizitegi alkarteak berbaldiak antolatzen dauz ikastetxeetan, etxerik bakoen eta bazterketa egoeran dagozanen errealidadea erakusteko. Horren ostean, ikastetxe bakotxak erabagitzen dau ze lan egin jaialdirako. Ibarrekolandako institutuko ikasleek, orain arte, ikus-entzunezkoak aurkeztu dabez. Aurten, antzezlan bat dakarre “Zuen aulki hutsak gure noraeza” izenekoa. 25-30 bat batxillergoko ikaslek hartzen dabe parte. Bazterketa egoeran dagozanen gehiengoa emakumeak direla ohartuta, gai horren ganeko lana aurkeztuko dabe bihar. Igor Martin Vidales irakaslea dalanaren zuzendaria eta egilea.
Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da bihar eta etzi Homeless Film Festival jaialdia. Goizez hamarretatik hamabietara eta arratsaldez iluntzeko zazpiretatik bederatziretara bitartean eskeiniko dira lanak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular