'Andre bat lurrari emana' dino liburuaren azpitituluak, eta hori aurkitu dogu Muxikako Igertu baserrian

Onintza Enbeitak 'Bizitza baten txatalak' liburua idatzi dau, Feli Madariagaren bizitzan oinarrituta

Bizitza xume baina sakonaren benetakotasuna

Muxikako bihotzera joan gara oraingoan. Bertan batu gara Feli Madariaga eta Onintza Enbeitagaz, Bizitza baten txatalak liburuaren harira. Onintzak idatzitako liburu honek Feli bera dau ardatz: bere bizipenak, herriko eguneroko bizimodua eta landa-inguruneko memoria kolektiboa biltzen dauz, Muxikako Igertu baserriko bizitza xume baina sakonaren lekuko bihurtuz.

Alkarrizketan, Onintzak azaldu deusku zelan Feli lako emakumeek, eguneroko lan isil eta iraunkor handia egin dabela. Eta Felik, landa eremuko bizitzaren jakituria ekarri deusku Bizkaia Irratiko mikrofonora. Lurrari, lanari, gaztetasunari eta komunidadeari lotutako istorioak batu doguz, gaur egun be balio handikoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00