Guztira Bizkaiko sagardotegietan 89.500 litro ekoiztu dabez

Aurtongo sagardaoa mingotsagoa, sendoagoa eta alkohol gehiagokoa da

Bizkaian, sikate luzearen ondorioz 25 mila litro sagardao gitxiago ekoiztu dira

Sagardaoa egiteko sagarrak / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Sagardaogileek aurten ez dabe Txotx ofizialik egingo, Bizkaian bertoko sagarragaz egiten dabe sagardaoa eta sikate luzearen ondorioz sagar gitxiago egon danez gero hogeitabost mila litro sagardao gitxiago ekoiztu dabe, guztira 89.500 litro. Bizkaiko eskualde ezberdinetako zortzi sagardaogilek osotzen dabe alkartea eta arrazoi horregaitik aurkezpen ofizialik ez egitea erabagi dabe nahiz eta bakotxak bere sagardotegian deporaldiari hasierea emongo deutson. Lau Haizetara saioan Jose Antonio Zamalloa Bizkaiko sagardaogileen alkarteko presidentea eta Uxarte sagardotegiko ugazaba izan dogu.

Sagardaoari jagokonez denporaldi honetakoa mingotsagoa eta sendoagoa da, usain gitxiago eta graduazino gehiago dauka eta kolore gehiago, ilunagoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00