
BizkaiBira Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldien artean nagusienetakoa hasi da. Hemeretzi etapa egingo dira oinez, hemeretzi egunetan, Eleizbarrutiaren “aberastasun natural, espiritual eta kulturala” ezagutzeko.
Gaur 9.30ean emon jako hasierea ibilaldiari Bilbon, Begoñako Basilikan eta hemen egingo da azken etapa be, garagarrilaren 13an. BizkaiBirak 302,05 kilometroko ibilaldia egingo dau Bizkaiko bikaritzetan zehar, espiritualtasuna, izadia eta alkartea buztartuz. Partaideek lurraldeko kulturea eta paisaiak ezagutzeko eta horreez gozatzeko aukera izango dabe.
BizkaiBiraren hasierea ikusteko eta parte hartzaileen gogoak eta ilusinoa bizitzeko zuzenean egon gara goizean Begoñako Basilikan egin dan ekitaldian. Joseba Segura, Bilboko Gotzainak emon deutso hasierea 9:00etan eta ibilaldia hasi aurretik Maria Manrique, batzorde antolatzaileko kideagaz berba egiteko aukera euki dogu.
Mariak dana antolatzeko egin daben lan handia kontau deusku, eta gaurtik aurrera ibilaldian zehar koordinatzaile lez lanean ibiliko dan arren, gozatzeko momentua dala azpimarratu dau. Jende asko ikusi dogu ekitaldian eta lehenengo etapa honetan parte hartzen, gogo handiz eta giro ederrean.