Bizkaiko LII. Abesbatzen Astea hasi zan atzo Bilboko Begoñako basilikan. Zezeilaren 13ra bitartean izango dira emonaldiak astelehenetik barikura. 5 kontzertu ikusi ahal izango dira astero. Bizkaiko abesbatzentzat honakoa, urteko hitzordurik garrantzitsuenetarikoa da. Aurten, ia 60 taldek hartuko dabe parte. 50. edizinotik, hiru astera luzatu da ekimena. Aurten, zezeilaren 4an, etena egingo da, Santa Ageda egunaren bezperan hain zuzen. Xabier Aranak, antolatzaileen izenean azaldu deusku, egun horretan talde gehienek euren herrietan abestuko dabela.
Danetariko taldeak
Abesbatzen artean, lehen, danetariko taldeak izaten ziran. Gaur egun, ahots mistoa daukienak eta ahots grabeak daukienak nabarmentzen dira. 25-30 kidez osotutako taldeak dira gehienak. 3-4 otxote be badagoz aurten. Emonaldietako errepertorioari jagokonez, talde bakotxari Andra Mariagaz lotutako doinuren bat eskaintzea eta euskerazko bat eskaintzea eskatzen deutsie. Beste doinu bi gehiago eskaintzen dabez eta honeen aukeraketea librea izaten da. Amaieran, parte hartu daben guztien artean Begoñako Amaren ereserkia eskaintzen dabe. Zezeilaren 13ra bitartean izango dira emonaldiak Begoñako basilikan iluntzeko zortziretan. Ez da sarrerarik ordaindu behar. Hori bai, dohaintzak egin ahal izango dira.
