Lekeitio, Bermeo, Mungia, Areeta, Durango edo Basauriko osasun-zentroetako lehen arretan azken asteetan osagileen gabezia agerikoa izan dala zehaztu dau ELA sindikatuak. Durangon berbarako domekan hiru medikuk egon behar eben larrialdiei erantzuteko prest. Arratsaldeko 17:00ak arte mediku bakarra egon zan eta etxerik-etxeko zerbitzurako ez zan medikurik egon. Lekeitioko anbulatorioan etenik bako arreta zerbitzuan mediku barik egon dira.
ELAko osasun arloko Arkaitz Herreros euki dogu gaur Goizeko Izarretan. Sindikatuek Eusko Jaurlaritzagaz daben hartuemona hutsaren hurrengo da. ELAk salatu dau mahai sektoriala informazino trukerako mahai bihurtu dala eta horregaitik sindikatuek batzarretara ez joatea erabagi dabela. “Osasun sailak ez dau bere jarrerea aldatu. Arartekoak atzo salatu eban Osakidetzan jasotako kejen kopurua %200 hazi dala. Ez dogu itxaropen handirik baina itxaron daigun horrek zeozer aldatzeko balio izatea” zehaztu deusku Herrerosek.