Mende erdi egin dau artxiboak Bizkaiko erlijino, gizarte, kultura eta familia historia ezagutzeko funtsezkoa dan materiala kudeatzen

Ospakizuna gaur bertan egingo dabe bere egoitzan, Derioko Seminario zaharrean

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak 50 urte bete ditu

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko kontsultetarako gela / Bilboko Elizbarrutia

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak 50 urte bete ditu aurton. Hori dala eta, 50 urteko ibilbidearen oroitzapena egingo dabe gaur bertan bere egoitzan, Derioko Seminario zaharrean. Artxiboak mende erdi bete dau Bizkaiko erlijino, gizarte, kultura eta familia historia ezagutzeko funtsezkoa dan agiri-ondarea jagoten, antolatzen eta eskuragarri jarten. Urteurrena aprobetxauta, Anabella Barroso artxiboko zuzendariagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian.

Bere sorreratik, ikerketa historikorako, agiri-ondarearen kudeaketarako eta ikertzaileen, administrazinoen, kultur erakundeen eta herritarren arretarako erreferentziazko erakunde lez finkatu da. Bere beharrari esker, Bizkaiko oroimen kolektiboaren oinarrizko zatia jagon izan da eta bere garrantzia nabarmendu, eta digitalizatze-egitasmo barritzaileak bultzatu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00