
Gaur ospatzen dabilz Bizkaiko Erromeria Eguna Durangon. Egun osoko eta askotariko egitaraua prestau dabe, mota guztietako publikoari zuzendua eta hainbat gunetan banatua: bikote-formatu tradizinonaleko erromerietatik hasi, dantzagarrienetatik pasau, haurrentzako berbenak, Larrain Dantza herrikoia, kantaldiak eta beste hainbat ekintza desbardinegaz. Eskaintza zabala edukiko dabe bertaratuko diranek: dantza-plaza Aikogaz, gaztetxoentzako dantzaldia Esna Gazte taldeagaz, Larrain Dantza herrikoia Gaztedi Dantza taldeko gaiteroekaz, herri bazkariaren ostean Luhartz mitikoagaz, Goazen-eko aktoreek be gaztetxoentzako kantaldia izango dabe…
Horrez gain, oholtzan izango dira Ibon Koteron eta Julen Begoña albokariak, Iker Alvarez eta Aitor Urkiza txistulariak, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña trikitilariak, eta Zabaleta eta Motriku trikitilari historikoak. Baita gaur egun Euskal Herri osotik plazarik plaza dabilzan lau erromeria talde bizkaitar be: Gautegun, Zazpizar, Altxa Porru eta Zutik. Ganera, egun osoz, erromerien inguruko berbaldi, ikastaro, puzgarri eta kale animazinoek osatuko dute Bizkaiko Erromeria Egunaren programea.