Bizkaiko farmaziak kalera atara dira 'BOTI KA LEAN' jardunaldian

Juan del Arcok, Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoak, gaixotasunaren inguruan jakin-beharrekoak azaldu deuskuz

Bizkaiko farmaziak kalera atara dira ‘BOTI KA LEAN’ jardunaldian

Apirilaren 27an Bizkaiko Farmazialarien Alkargoa Areatzako tingladoetan egongo da. Jardunaldi osoan zehar, adineko pertsonei informazinoa eta aholkuak emongo deutsiez, nutrizio-prestakinei, larruazalaren zainketei, laguntza teknikoei, sendabelarrei eta farmazian lor ditzaketen beste produktu eta zerbitzu batzuei buruz.

Gainera, glukosaren, kolesterolaren eta presio arterialaren neurketak egingo dira, eta gorputz-parametroak neurtzeko eta jarraipena egiteko makina batzuen etenbako esposizinoa egongo da, farmaziak herritarrei eskaintzen deutsuenagaz lotuta. 11:00etatik aurrera, 65 urte baino gehiago badozuz, zapatu honetan, apirilak 27, Areatzako tingladoetan izango dozuz zain.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular