Igaz 25.531 pertsona artatu ebezan

Pobrezia energetikoak eragin larria dauka erakundearen arabera

Bizkaiko Gurutze Gorriak igazko txostena kaleratu dau

Gurutze Gorriko kidea / Dephositphotos.com

Bizkaiko Gurutze Gorriak 2023. urteko txostena aurkeztu dau. Igaz 25.531 pertsona artatu ebezan. Gehienak emakumeak izan ziran, %57. Pobrezia energetikoa azpimarratu dabe aurtengo txostena egiterakoan. Gabezia energetikoak eragin larria dauka pertsonen osasunean zein giza harremanetan. Arazo honeri aurre egiteko, Gurutze Gorriak, besteak beste, 1618 kit emon ebazan, etxez-etxe banatuz eta tailerrak be eskeini dabez.

11800 boluntario

Gaur egun Bizkaian, 11800 boluntario daukaz Gurutze Gorriak. 40 urtetik gorakoak dira gehienak, eta asko eta asko emakumeak. Josu Peron presidenteak esan deuskunez, boluntarioak urtez urte barriztau egiten dabez, joan-etorrian ibilten dira asko. Bestalde, Gurutze Gorriak 24 mila bazkide baino gehiago daukaz. Peronek, honeek eta euren aportazinoak eskertu dauz bereziki.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00