Ekimenak Bizkaiko bost instrumentu tradizional nabarmenenak ezagutzeko aukerea eskaintzen dau

Erakusketak instrumentu, argazki eta bideo zaharrak biltzeaz gain, 15 musikari omentzen ditu

‘Bizkaiko musikari tradizionalak’ erakusketea Galdakaon domekara arte

Erakusketa ibiltaria Torrezabal Kultur Etxean ikusi ahal da / Galdakaoko Udala

‘Bizkaiko musikari tradizionalak’ erakusketea Galdakaon izango da domekara arte. Beraz, erakusketa ibiltaria Torrezabal Kultur Etxean ikusi ahalko da zemendiaren 23ra arte. Erakusketak instrumentu, argazki eta bideo zaharrak biltzen ditu, eta 15 musikari omentzen ditu, tartean, Romualde Zuloaga eta Mariano Barrenetxea galdakoztarrak.

Edurne Espilla Galdakaoko kultura zinegotzia eta jardungo alkatearen esanetan, erakusketa interaktibo baten aurrean gagoz. Ekimenak Bizkaiko bost instrumentu tradizional nabarmenak ezagutzeko aukerea eskaintzen dau: trikitixa, alboka, panderoa, dultzaina eta txistua. Orain dala ia 10 egun jarri zan martxan eta, momentuz behintzat, pozik dagoz jasotako erantzunagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00