7 ikasle izan dira ikasturte honetan

Ubideko Aritz Bengoa eta Zornotzako Igor Biritxi

Bizkaitar bi Artzain Eskolaren ikasturte amaieran

Artzain eskolak ikasturtea amaitu daben ikasleak / Bizkaia Irratia

Bagilaren 18an emon eutsen amaierea ikasturteari Oñatiko Artzain Eskolan. 7 gaztek, ardi eta ahuntz-sektorean etorkizun profesionala garatzeko diplomaturea jaso dabe. Arantzazuko Gomiztegi baserrian egindako ekitaldian guztiek jaso ebezan diplomak eta makilak.

Erreferentea

Gomiztegi baserrian dagoan Artzain Eskolea erreferentea da estaduan. Ikasturte honetan 7 ikasle egon dira, 4 mutil eta 3 neska. Katalunia, Andaluzia eta Argentinako hiru lagun egon dira eta bost 30 urtetik beherakoak izan dira. Belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko bidean aurrerapausua litzateke sektorean ari diranentzat.

Ikasle bizkaitarrak

Bizkaia Irratian, Artzain Eskolan ikasturtea amaitu daben ikasle bigaz izan gara, Ubideko Aritz Bengoa eta Zornotzako Igor Biritxi. Lehenengoa baserrian bizi da eta ia betidanik egin dau lan etxean, nahiz eta, lantegi baten ibili. Lagun bategaz batera, artzaintzan aritzea erabagi eta horrek bultzatu eutson ikasketak egitera. Bigarrenak orain urte batzuk hartu eban artzain izan gura ebala, lantegian eukan lana itziz. Ikasketak amaituta, bien asmoa da bere uztiapena izatea. Ubidearrak ahuntzak izango leukez eta zornotzarrak ardiak. Bien nahia gaztaia egitea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular