Eremuz Kanpo (1x17): 'Black Mirror'

Charlie Brookerren telesail distopikoak agerian ipinten dauz teknologiaren arriskuak

Black Mirror (2011-): Pantailak, gure ispilu baltzak

Charlie Brooker idazle britaniarrak sortutako telesaila da Black Mirror. 2011n estreinau zan Channel 4 katean, baina arrakasta ikusi eta gero, Netflix plataformak erosi eban 2015ean. Izan be, orain dala gitxi estreinau dabe zazpigarren denporaldia. Zientzia-fikzinozko serie distopikoa da, antologikoa. Hau da, kapitulo bakotxa independientea da. Eta ez dogu zertan kapitulo danak ikusi, azken denporaldiko kapitulu bat ulertu ahal izateko. Bakotxak bere istorio propioa aurkezten deuskun arren, hari eroale batek lotzen dauz kapituluak: teknologiaren ondorioak, hain zuzen be.

Izan be, teknologiarekiko daukagun menpekotasunean oinarritzen da Brooker Black Mirror-ren gidoiak idazteko. Zelan pozoitu gaituen, zelan bihurtu garen horren esklabu. Serie antologikoa danez, kapitulu bakotxak teknologiaren arriskuaren barianteak erakusten deuskuz. Egia esan, 2011n estreinau zanetik, teknologia larregi garatu da. Eta lehen futurista zana, gaur egun inpaktu hori galdu egin dau. Halanda be, hausnartzeko ariketa ona izan daiteke denporaldi zaharrak ikustea. Apirilaren 28ko itzalaldia elektrikoa izan bazan be, menpekotasun hori agerian ipini eban, argi eta garbi.

Asteon, bigarren denporaldiko bigarren kapitulua aztertuko dogu: Oso Blanco. Spoiler egin barik, teknologia, justizia eta morala nahasten dituan kapitulua. Prest Victoria Skillaneri pasau jakona ezagutzeko?

Kapitulu danak Netflixen ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00