Boluntarioen lana, ezinbestekoa Gurutze Gorrian

Urteko 365 egunetan Arriluzeko Gurutze Gorriaren postuan 70 boluntarioz osotutako taldea

Boluntarioen lana, ezinbestekoa Gurutze Gorrian

Arriluzeko Gurutze Gorrikoak lanean / Bizkaia Irratia

Arriluzen Itsasoko Gurutze Gorriaren postuan, gaur egun, 70 boluntario dagoz eta euretatik 15, emakumezkoak dira. 1975ean sortu zan Itsasoko Gurutze Gorria eta Arriluzeko postua izan zan Bizkaiko kostaldea babesten bidea zabaldu ebana. Boluntarioen lana funtsezkoa dala esan deusku Goizeko Izarretan irratsaioan Asier Ramirezek. Hamazazpi urte daroaz Gurutze Gorrian Ramirezek. Lau urtez boluntario izan zan eta 2.008tik, teknikari lanetan dabil.

Arriluzeko postuan Gurutze Gorriak daukazan boluntarioak lau taldetan dagoz banatuta eta zerbitzua, urteko egun guztietan emoten dabe. Ramirezen esanetan, lanik gogorrena, itsasoan baten bat desagertzen danean izaten da. Baina larrialdi lanetaz gain, beste batzuk be egiten dabez. Athleticeen garaipena ospatzeko egunean, esaterako, gabarreagaz batera urten eben eurek, Gurutze Gorrikoek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00