Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoek hitzarmena sinatu dabe Euskadin Farmazia Jagoleen Sarea ezartzeko eta garatzeko. Sare horren helburua sendagaien segurtasuna zaintzen laguntzea da, erkidegoko farmaziaren asistentzia-dinamikan.
Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak sare hori martxan jartzeak pertsonen osasunean dauen garrantzia azpimarratu dau. Sare horren lehentasunezko jarduera sendagaien kontrako erreakzinoen susmoak Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Farmakologikoko Unitateari jakinarazotea izango da. Unidade hori Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzaren menpekoa da, eta Galdakao-Usansoloko Ospitalean dago 1989. urtetik. Osasun-arloko profesionalek, herritarrek eta farmazia-industriak bidaltzen dabezan kontrako erreakzinoen susmoen jakinarazpenak jaso eta ebaluatzen dauz.
Asma eta BGBK daben pazienteentzako hobekuntza-programea
Ekitaldi berean, erakunde biek bigarren hitzarmen bat sinatu dabe, farmazia-bulegoetan tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko programa bat ezartzeko, eta asma eta BGBK daben pazienteek inhalagailuak egoki erabiltzeko.
Gotzone Sagarduik azaldu dauenez, zuzentzen dauen Sailak urtean 120.000 eurorekin finantzatuko dau proiektu aitzindari hau, eta, Sailaren eremu estrategiko bi batzen dauz: gaixotasun kronikoak dabezan pertsonen arretea eta farmaziak osasun-sisteman integratzea, gainerako laguntza-mailekin koordinauta.
Asma eta BGBK dira arnas gaixotasun kroniko nagusienetako bi. Euskadin, asmaren prebalentzia % 9,7koa da, eta BGBKrena, % 2,41ekoa. Gaixotasun bien tratamendu nagusia inhalagailuen bidez aplikatzen da, eta oso garrantzitsua da inhalazio-teknika ondo ezagutzea. Izan be, behar bezala egiten ez bada, medikazioa ez da birikietara iristen eta ez dau eraginik izaten. Honetaz egin dogu berba Juan del Arco, Bizkaiko Farmazialarien alkargoko zuzendari teknikoagaz.