Caritasetik gogoratu dabenez Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren ganeko iruzurra ez da %1era heltzen.
“Betetzea zure bermea da” izeneko kanpainea jarri dau abian Eusko Jaurlaritzak oraintsu. Honen barruan, herritarrei zuzendutako postontzi bat jarri dabe, diru sarrerak bermatzeko errentaren ganeko iruzur kasuak salatzeko. Ana Sofi Telletxea Caritaseko azterketa eta garapen saileko arduradunak gogoratu deuskunez, Lanbidek berak emondako datua da, iruzur kasuak %0,80 direla. Caritasetik azpimarratu nahi izan dabe, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta edo gaztelaniazko RGI-aren sistemeak zailtasun ugari daukaz. Oso zorrotza eta konplexua dala esan deusku Ana Sofi Telletxeak.
Koordinazinoaren beharra
Caritasek hainbat laguni eskaintzen deutse laguntzea eta honeetariko askok jasoten dabe Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta. Oraintsu aztertu dabe Caritasen errenta hau jasotzen jarraitzeko askok daukiezan zailtasunak. Errenta ezin jasotzeak kalte larria izan leike eurengan. Arazorik handienak etxebizitza arloan izaten dira. Ana Sofi Telletxeak, koordinazino gehiago beharko litzatekeela esan deusku.