Eremuz Kanpo (1x08): 'Casa En Llamas'

Eduard Solak idatzitako filmak irabazi dau aurten gidoi original onenaren Goya saria

Casa En Llamas (2024): Maite zaitut, ama

Belén Ruedak hasieran ondo ez ikusi arren, Ex Aequo berben atzean txartel bi egozan. El 47 eta La Infiltrada filmek partekatuko dabe aurten pelikula onenaren Goya saria. Baina Akademiak sari batzuk gorde dauz Euskal Herrian jaiotako artisten artean banatzeko. Karmele Solerren makillajeagaitik Marco pelikulan, Alberto Iglesiasek Almodovarrentzako sortutako musikagaitik, edo Iván Miñambresen laburmetraiagaitik, besteak beste. Moriartitarrek, ordea, ezin izan dabe Granadatik zuzendaritza onenaren saria ekarri. Euren filmak, Marco-k, bigarren sari bat irabazi eban Eduard Fernandez aktorearen eskutik. Eta sari potolo guzti horreen artean, niri asko gustaten jatan kategoria ezkutatzen da. Gidoi original onenarena, hain zuzen be. Eta aurten beste Eduard batek lortu dau, Eduard Sola gidoigile katalanak. Urte biribila euki dau Sola gazteak: La Virgen Roja pelikula, Querer telesaila, eta orain Casa En Llamas, Goya saria irabazi dauan pelikula. Dani De La Ordenek zuzendutako film honetan aktore oso ezagunak agertzen dira: Alberto San Juan, Emma Vilarasau eta Macarena García, besteak beste. Netflixen dago ikusgai, spoilerrez betetako analisi hau entzun baino arinago ikusi nahi badozue.

Filmak hausnarketa desbardin asko egitera animatzen gaitu: matxismoa, biktimismoa, harreman toxikoak, gurasoen rola… Zer egin behar dabe aitek? Eta amek? Ardura bardina da bientzat seme-alabak haztea? Amek beti sufridu izan dabe presino hau ‘ama onak’ izateko. Baina ‘ama ona’ izateak zer esan nahi dau? Emotea jakinda ez dozula ezer jasoko? Hori da benetan maitatzea?

Goya saria irabaztean, Eduard Sola gidoigileak ‘Super amen’ kontzeptuan oinarritu eban bere hitzaldia. Sola belaunaldi berezi baten parte da, ‘super amen’ belaunaldia, hain zuzen be. Behargin finak ziran, etxean eta etxetik kanpo. Seme-alabengaitik egindako guztia eskertu nahi deutse, beharrezkoak izan diralako gaur egun diran pertsonak bihurtzeko. Lan horri bere izenagaitik deitu behar deutsagulako: sakrifizioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00