Apirilarenn amaierara bitartean hartu daiteke parte

Iban del Campo zuzendaria aktore ez profesionalen bila dabil

Casting baten parte hartu gura dozu?

Iban del Campo zuzendariaren hurrengo filmerako casting-a / Bizkaia Irratia

Donostiako Limbus Filman ekoiztetxeak casting-a dauka abian. Iban del Camporen lehen fikzinozko luzemetraian arituko diran aktore ez profesionalak nahi dabez, hamabi bat gitxi gora behera. Gipuzkoar zuzendariak esan deuskunez, baten baino gehiagotan ikusi dira pelikulak mota honetako aktoreakaz, maila oso onekoak ganera. ‘Insomnio Suite‘ izena jarri deutso filmeari. Euskerazko filmea Euskal Herrian kokatuko da, oraindino ez dakie non. Turismoa izango da ardatzetariko bat eta bestetik insomnioa.

Bi perfil

Casting-era aurkeztu gura izan ezkero, bideo labur bat bialdu behar da castingcall.hotel@gmail.com helbidera. Gehienez, minutu biko bideoa izan behar da. Bertan, norberaren burua aurkeztu eta bakotxaren esperientzia kontau daiteke, batez be, lo-arazoakaz lotutakoak edo garbiketa kontuakaz lotutakoak. Batetik esan behar, 20 eta 80 urte arteko emakume zein gizonak bilatzen dabezala, insomnioa izan dabenak edo daukienak, zein lo egiteko arazoak. Bestetik, 20 eta 60 urte arteko emakumeak bilatzen dabez, hoteletako garbitzaile direnak edo izandakoak. Ez da aurretiko antzezpen-esperientziarik eskatzen. Apirilaren amaierara bitartean jasoko dabez bideoak. Era berean, pelikularen errodaia non izango dan be bilatzen dabiz. Errodaia noiz hasiko dan ez dakie oraindino. Filmearen estreinaldia 2028. urtean izatea aurreikusten dau zuzendariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00