
Confeti datorren astean be eskainiko dabe BBK Aretoan, nahiz eta printzipioz abuztuaren 24ra artekoa izateko zan. Beste hiru saio egingo dira datorren astean, abuztuaren 29an, 30ean eta 31an. Komedia musikala da izatez. Confeti umeen musika talde arrakastatsua izan zan, orain 30 urte desegin ebena, eta orain barriro alkartu dira gertaera latz baten ondoren. Horixe da abiapuntua. BBK Salaren produkzinoa da, La Mapatxagaz lankidetzan. Diego Pérez da zuzendaria, Olatz Ganboa laguntzailea eta aktoreak Aratxo Angulo, Josu Angulo Anthonisen, Mikel Losada, Leire Orbe, Leire Ucha eta Iñaki Urrutia. Musikea Adrian Garcia de los Ojos-ena da.