Solasaldi desbardinetan hartu dau parte

Gutun Zuria jaialdian izan da itzultzaile eta idazlea

Danele Sarriugarte: “Adi egon eta ekarpenak egiten saiatzen naz”

Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailea / Bizkaia Irratia

Martxa onean doa Gutun Zuria jaialdia Bilboko Azkuna Zentroan. Martitzenean hasi zan letren nazinoarteko jaialdiaren hemeretzigarren edizinoa. Mahai-inguruak, solasaldiak, masterclassak, tertuliak edo antzerki emonaldiak ari dira eskaintzen egunotan Bilboko Azkuna Zentroan. Aurten, etorkizunaz idazten dana hartu dabe ardatz nagusi. Azaldu dabenez, literaturarik futuristena ez da etorkizunari buruz idazten dana, hemendik idazten dana baizik. Gaurko egitarauan, Gutun Zuria PRO egiten ari dira, profesionalei eskeinitako tartea. Danele Sarriugarte idazlea izan da bertan. Esan deuskunez, Gutun Zuriak aurten aukeratu dauan gaia, aproposa eta egokia da. Queer narratiben ganeko solasaldian izan da gaur goizean Danele Sarriugarte. Harainegun, barriz, etorkizunez betetako literaturea izan zan gai nagusi Layla Martinez idazleagaz izan beharreko solasaldian. Martinezek ezin izan eban azkenean saioan zuzenean parte hartu. Literaturea esku-hartze kritikorako tresna modura hartzea edo ulertzea proposatu eben, besteak beste. Idaztea, jarrera bat izatea edo posizionatzea da, etorkizuna aldatzeko modu bat… Sarriugartek esan deusku bera saiatzen dala ekarpenak egiten, hausnarketak eragiteko. Gutun Zuria jaialdian, Biboko Azkuna Zentroan, Hedoi Etxarte, Uxue Errazkin, Lur Olaizola, Harkaitz Cano, Natalia Castro, Didier Eribon eta Alana S. Portero moduko idazleak izango dira zapatura bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00