Ilart Gumuzio (Igorreko alkatea): "Kanpoko igeriluak egiteko herritarren eskari zabalari erantzungo deutsagu"

Herriz herri saioan Illart Gumuzio Igorreko alkateagaz egon gara

Datorren udarako igerileku naturala egongo da Igorren

Illart Gumuzio, Igorreko alkatea / Bizkaia Irratia

Hurrengo hileetarako proiektuen artean daukie igeriluena, izatez herritarren eskari zabala dalako. Iazko ikasturtetik Uragaz eta Osasun sailagaz berbetan dabilz. Uda honetan lagin ezbardinak hartu dira errekan eta asmoa da datorren udarako igerilu moduan erabilteko moduko espazioa eukitea da. Herria errekeari, natureari eta biziari begira ipini gura da, orain arte askotan herriak errekeari bizkarra emonda eregi diralako.

Ondo bizi eta lan egiteko ekimenak

Igorren era horretako ekimenak egiten dabilz, eta horreen barruan Industrialderako egitasmo barria dabe martxan. Aurreko legealdian garatu zan aurreproiektu bat, enpresekin batera. 2020ko zemendian aurreproiektu hori proiektu bihurtu eben, pandemia garaian, eta aurrera eroan nahian dabilz. Lau fasetan banatzen da eta milioi bi eurotik gorako aurrekontua dauka. Industrialdean gaur egun 400 behargin baino gehiago dagoz eta enpresa ugari. 30 urte baino gehiago daukaz industrialdeak, orduko eta gaur eguneko eskariak ezbardinak dira eta hori konpondu gura dabe.

Kulturea eta euskerea pil-pilean

Igorre herri bizi-bizia da kultureari dagokionez, eta Lasarte lako aretoa eukiteak asko laguntzen dau. Azpiegitura ederra da eta ohiko programazino interesgarria dauka. Une honetan “Mendian gora” izeneko erakusketea zabalik dago bertan, egon be mendizaletasun handia dago Igorren eta Arratia eskualde osoan. Euskereari dagokionez, pandemiak kalte egin eutsan Igorren be, baina badabilz horri bueltea emon nahian. Besteak beste Zinuema ekimen pilotoan parte hartuko dabe, UEMAgaz batera. Euskerazko ikus-entzunezkoak eskeiniko dira aukeratutako herri batzuetan, eta horreetariko bat Igorre izango da. Euskerearen beraren eguna laster izango bada be, euskerea urte osoan indartu eta erabili behar dala essan deusku alkateak.

Bardintasun diagnostikoa egiten

Igorren bardintasun diagonostikoa egiten dabilz, arlo horretan herria zelan dagoen jakin eta hobetzeko ahalik eta neurri egokienak hartzeko. Herritarren parte hartzeagaz dabilz diagnostiko hori egiten. Bestalde, Igorren eta eskualde osoan ekimenak egingo dira zemendiaren 25ari begira, emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular