Balmaseda txirrindularitzeari lotutako herria da. Balmasedana txirrindulari alkarteak makina bat lasterketa eratzen ditu. Besteak beste, Emakumeen Lasterketea, maiatzean. Txirrindulari onak be emon ditu. Esate baterako, Merino neba-arrebak. Eider Merinogaz egin dogu berba Herriz Herri saioan.
Eider Merino Balmasedanan hasi zan txirrindularitzan. Igor nebea ibilten zan bizikletan. Izan be, aita beti izan da bizikleta zalea eta, oraintsu arte, oso lotuta egon da klubari. Nebea txirrindularitzan ebilela ta, arrebea be eroateko esan eutsan amak aitari. Eider holantxe hasi zan bizikletan, eta hondino hor dabil geratu barik. 28 urte daukaz.
Lointek Ugeragan korridu eban (2013-17). Ondoren, Movistarrera joateko aukerea euki eban (2018-20). Emakumeen txirrindularitzako eraldaketea bete-betean bizi izan dau. Harrezkero, Italian eta Erresuma Batuan egon da, baina ez da joan ondo bizipena. Gainera, Almerian jausi da deporaldi amaieran. Fisioterapeutearenetik urten eta jarraian egin dogu beragaz berba.
Datorren urterako, helburu bakarra daukala esan deusku, Eider Merino aurkitzea. Azken urte bietan ezin izan dau disfrutau bizikleta gainean. Sufridu egin dau. Orain, barriro ilusinoa berreskuratu eta disfrutau egin nahi dau. Itxaropentsu geratu da Eider Merino Balmasedan, bere jaioterrian.