
Deabru Beltzak kale antzerkiko euskal konpainiak Su Talka ekoizpena estreinauko dau bagilaren 7an Bretainiako Le Printemps des Abers jaialdian, Frantzian. Konpainiaren zortzigarren ekoizpen propioa da, eta Euskal Herritik kanpoko ekoizpen bat estreinetan dauan lehenengo aldia da. Mugarri bat euskal antzerkiaren sektorearentzat. Egoitza artistikoen prozesu bati esker sortu da Su Talka. Konpainia Île-de-Francen egon da, Le Moulin Fondun, eta ondoren, Bretainiako Le Fourneaun.
Garbitxu zuzendari artistikoak esan deuskunez, Su Talka gaueko ikuskizun ibiltaria da, 6 aktore-musikari daukaz eta 45 minutuko iraupena. Ikuskizun barritzailea da, dramaturgia mutua, efektu bereziak eta piroteknia buztartzen dauz.
Nazinoarte mailako estreinaldiaren ostean, Euskal Herrian bagilaren 13an Iurretan estreinauko da. Bizkaian, hilaren 28an Mundakan, garagarrilaren 2an Berrizen eta biharamonean Mungian ikusi ahal izango da.