

Deportazinoaren Memoriarako Euskal Koordinakundea (1940-1945) sortu da. Anton Gandarias koordinakundeko lehendakaria izan da gaur Lau Haizetara irratsaioan. Esan deuskunez, hainbat talde dabilz lanean deportatuen ganeko informazino bila. Koordinakundearen sorreragaz talde guztiak batzea pentsau dabe. 1940 eta 1945 urteen artean Europan gertatutakoa gure memoriaren parte izatea lortu gura dabe. Deportazinoa sufridu eben pertsonen aldeko egia, justizia eta erreparazinoa eskatzen dabe. Aurten ganera, 80 urte beteko dira Bigarren Mundu Gerrea amaitu zanetik eta konzentrazino esparruetan egondako guztiak askatu ebezanetik. Kalkuletan dabenez 253 deportatu izan ziran guztira Hego Euskal Herrian. Honeetatik 113 hil egin ebezan, 125 salbatu ziren eta ez dago argi zer gertatu zan gainontzeko 15 lagunakaz. Koordinakunde barriak deportatuen ondorengoakaz harremanetan jarri gura da. Bizkaian, hutsune handiak dagozala esan deusku Gandariasek. Gernika-Lumon, Bermeon, Sestaon, Barakaldon edo Zornotzan be badagoz kasuak. Koordinakundea Gogora Institutuagaz be alkarlanean dabil. Asmoa da oroimen eta errekonozimendu instituzionalak antolatzea. Maiatzean egin nahi dabe ekitaldia.