Markina-Xemeinen Dibertimendue ospakizuna antolatu dabe lehenengoz. Bihar goizeko hamaiketan jarri dabe hitzordua Xemeingo elizan. Ipar Euskal Herriko inauterietan egiten dan Libertimenduetan oinarritutako ikuskizuna antolatu dabe biharko. Abarka Antzerki Taldea eta Zerutxu Dantza Taldea dira antolatzaileak. Abarkako Ander Lipusena izan zan ideia. Zerutxu dantza taldekoei proposatu eutsen honek igaz eskeinitako maskaradaren ostean. Herrian plaza hartzea da asmoa, kontuan hartuta herrian ez dagoala antzokirik.
Dantzea, antzerkia eta bertsolaritza
Markina-Xemeinen, ez dabe Libertimendua kopiauko, bere esentzia hartuko dabe kontuan. Dantzea, antzerkia eta bertsoak izango dira bihar. Dantzari jagokonez, Markinekoak diran lau dantzez gain, Aritz Ibañezek sortutako dantza barria eskeiniko dabe. Zerutxu dantza taldeko Alaine Urrutiak azaldu deuskunez, dantza barri honek ez dauka loturarik herriko dantzakaz. Iparraldeko Libertimenduan, Zirtzilak izaten dira eta Markina-Xemeingoetan Kokoxak egongo dira. Honeek ikusleak zirikatuz ibiliko dira. Munduan zehar, Euskal Herrian edo Markina-Xemeinen gertatutakoak izango dira ardatz eta gaiak jartzen joango dira Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga bertsolariei. Markina-Xemeingo kale desbardinetatik ibiliko dira goizeko 11:00tatik 14:00etara bitartean, gitxi gorabehera. Karmengo plazan egingo da ekitaldi orokorra. Bihar, beraz, lehenengo Dibertimendue ospakizuna Markina-Xemeinen, neguari agur esan eta udabarriari ondo-etorria emoteko. Ander Lipusek esan deusku ederrena litzatekeela bihar hasten dan ekimen hau tradizino bihurtzea.
