Lalo Lopez ekoizlearen ekarpena azpimarratu dabe taldekideek

'Gaua' deitzen da talde gipuzkoarraren bigarren lana

Disko dantzagarriagoa dakar Arima Soul taldeak

Arima Soul taldeko Lidia Insausti eta Mikel Unzurrunzaga "Makala" / Bizkaia Irratia

Gaua deitzen da Arima Soul taldearen bigarren diskoa. 2022. urtean aurkeztu eban bere burua Arima Soul taldeak, Arima Soul-1 diskoagaz. Ordutik, bidea, aberatsa izan dala esan deuskue gaur Lidia Insaustik eta Mikel UnzurrunzagaMakalak. 80ko eta 90eko hamarkadetara egin dabe atzera oraingoan, helburua, disko dantzagarriagoa egitea izanik. ‘Gaua’ izena jarri deutse bigarren lanari. Gaua ardatza dala esan deusku Lidia Insaustik.

Lalo Lopezen ekarpena

Hitz bakarreko abestiak dira nagusi lan barriak. Arrakala izenekoak emoten deutso amaierea diskoari. Honakoak Rakel Pardo Perez elizondoarraren berbak daukaz eta estilistikoki disko honetako salbuespen abestia dala esan daiteke. Gainontzeko abestiak Lidiak eta “Makala”-k sortutakoak dira. Dana dala, Lalo Lopez ekoizleak egindako ekarpena goraipatu dabe. Hiruren arteko alkarlana izan dala azpimarratu dabe. Bilboko The Cherry Boppers Horns taldeagaz eta BeleLide Hernando—gaz be eskaintzen deuskuez abestiak Arima Soulekoek disko barrian. Orain arteko kontzertuetan, harrera oso ona izan dabe. Gaur, Bilboko Power Recors dendan eskeiniko dabe zuzenekoa. Maiatzaren 29an Bizkaia Aretoan izango dira. Garagarrilean Elorrioko Musikaire jaialdian hartuko dabe parte eta irailean Orozkoko jaietan izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00