Ekitaldi nagusia eguerdiko 12:30ean egingo dabe

213 pertsona hil ziran Durangoko bonbardaketearen ondorioz

Durangalde osoa hartuko da kontuan bonbardaketearen aurtengo urteurrenean

Durangoko bonbardaketako irudiak / Euskal Abertzaletasunaren Musoea

Durangalde osora zabaldu dabe aurton bonbardaketearen urteurrena, 89. urtean. Orain arte Durangoko biktimak hartu ditue kontuan batez be, baina aurton eskualdera zabaldu dabe. Durangaldeko biktimak omenduko ditue ekitaldietan, batez be eguerdiko 12:30etako ekitaldi ofizialean. Aurretik, goizeko 08:30ean, suontzia pizten da biktimen omenez, 10:00etan hilerrira osterea eta 12:30ean oroimen ekitaldia, instituzionala. Erakundeetako ordezkariek hartzen dabe berbea, baina batez be, biktimek.

Arratsaldean be aire erasoaren alarma hotsa entzungo da, eta 19:30ean Gerediagak eta Kriskitin dantza taldeak antolatutako ekitaldia. 

Orain gerrako umeen bila dabilz eta horregaz azterketa bat egingo dabe. Aurtengo kontu barria da hau eta martxan ipinten dabilz. Ondino bizirik dagozanekin etenik bako harremenean egoten dira, euren memoria gogoan eukiteko.

Bonbardaketearen urteurrenaz bai, baina beste gai batzuez be egin deusku berba Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak: prozesinoak bertan behera geratu izana, Durangoko nekaldiak, aurrekontuak, urteko proiektu nagusiak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00