XIX.mendean Durangaldeko herri batzuetan gorde zan ondareari eutsi nahi deutse

Sei herritako 11 dantza taldek eta txistularik parte hartuko dabe

Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna zapatuan Abadiñon

Antolatzaileak aurkezpen egunean / Bizkaia Irratia

2020an antolatu zan azkenengoz, Otxandion, Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna. Aurretik, 50 urtez, Gerediaga Elkarteak koordinatzen eban ekitaldia dantzariek eurek antolatu eben. 2018an, lehenengo Berrizen, gero, pandemia etorri zan, eta gainbeheran egoan ospakizuna eten egin zan. 2022an Otxandion, Durangaldeko herri batzuetako dantza taldeak alkartu ziren barriro.
Ez da egon eta ez dago eskualdeko dantzariak alkarren barri izateko sarerik Durangaldean. Herri gehienetan, gainera, zailtasunak dabez plazara aterako dan talde bat eratzeko. Gainbeheran dago Dantzari-Dantza Durangaldean.
Eusren esanetan Dantzari-Dantza ondare inmaterial aberatsa da. Adituen ustez, lurralde zabalago baten egiten ziren dantzen ondorengoak dira, baina XIX. mendean Durangaldeko herri batzuetan baino ez ziren gorde. Gero, XX. mendeko loraldiari esker, barriro zabaldu ziren Bizkai guztira.
Zer nolako ondarea galtzen dabilen ohartuta, eskualdeko dantzari batzuk Gerediaga Elkartera laguntza eske jo dabe eta aurten Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna berreskuratzeko ahalegina egingo da. Unai Esturo Iurretako dantzariak emon deusku honen barri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00